Festetako haurrendako zapi banaketa prestatzen

Guaixe 2023ko mai. 16a, 11:17
Errfaldoien kalejira. ARTXIBOA

Erroldatuta ez daudenek ostiralera arteko epea dute izena emateko.

Uharte Arakilgo Udala sanjoanak prestatzen ari da. Garagartzaroaren 23tik 26ra ospatuko dira. Festetan ohikoa da aurreko urtean jaio eta herrian erroldatutako umeei udalak herriko ttattarra oparitzea. Erroldatuta ez daudenek ere jaso dezakete. Horretarako, seme-alabendako zapia eskuratzen interesa duten familiek, maiatzaren 19era arte, ostiralera arte, eman dezakete izena udaletxean. Uharte Arakilen erroldatuta ez daudenek hamar euro ordaindu behar dituzte.