Andra Mari ikastolako festa Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko mai. 19a, 10:17
Andra Mari ikastolaren 50. urteurreneko bazkaria. ARTXIBOA

Maiatzaren 21ean, igandea, Etxarri Aranazko ikastolaren festa ospatuko dute.

Ikasturtea azken txanpan sartu dela, Andra Mari ikastolako festa ospatuko dute maiatzaren 21ean, igandea, Uharte Arakilen. Arte Proiektua, Gure Pilota taldeko pala partidak, dantza erakustaldia, triki poteoa, buruhandiak... Egitarau handia prestatu dute ikastolaren festarako. Egun osoan zehar txozna egonen da ere.

Andra Mari ikastolako festa

Maiatzak 21 igandea
Uharte Arakil

10:30 Arte proiektua, elkartean.

10:30 Gure Pilota elkartearen pala partidak.

12:30 Dantza erakustaldia.

13:00 Xapiru trikitixa eskolarekin triki poteoa eta buruhandiak.

15:00 Bazkaria.

16:00 Puzgarriak.

16:30 Zozketa.

17:00 DBH 4. mailako ikasleek eta irakasleei omenaldiak.

18:00 Musika.

19:00 Auzatea.

20:00 Zezensuzkoa.