Polbo a Feira edo olagarroa galiziar erara Galiziako gastronomiako plater ospetsuenetariko bat da, eta Uharte Arakilen haren inguruan festa bat antolaten dute; aurten bosgarren edizioa izanen da maiatzaren 26tik 28ra, ostiraletik igandera, Lugoko Pulpeiro Barallako olagarroa, txurraskoa, ribeiroa eta albariño ardoak, itxaskiak, kriollo eta galiziar jaki gehiago dastatzeko aukera izanen da. Galiziar txokoa ostiraletik 20:00etatik aurrera eta larunbatean eta igandean 12:00etatik aurrera egonen da zabalik, Uharte Arakilgo plazan.