Areto futbola

Aralar Mendi, Koparen bila

Guaixe 2023ko mai. 26a, 10:30

Aralar Mendi.

Uharte Arakildarrak Hirugarren Mailako Kopako Lauko Finalerako sailkatu dira. Finalerdietan Kirol Sport dute aurkari

Areto futboleko Hirugarren Mailako Kopa azken txanpan murgildu da. Bi multzotan banatuta jokatu da taldekako fasea, eta bi multzoak kontuan hartuta zenbaki onenak izan dituzten lau taldeak sailkatu dira Lauko Finalerako; Uharte Arakilgo Aralar Mendi, Orkoiengo Kirol Sport, Antsoaingo Gazte Berriak eta Garbayo Chivite Cintruenigo. 

Ibararte Xota, kanpo
Ibararte Xota talde irurtzundarra kanpoan geratu da, oso gutxigatik. Bere azken partida irabazi beharra zuen (hala egin zuen, San Juani 4 eta 2 irabazita), eta Cintruenigoren eta Aralar Mendiren arteko emaitza itxaron. Ibararte Xota Lauko Finalean sartzeko Erriberako taldeak irabazi beharra zuen, baina partida binako berdinketarekin despeditu zen eta bi taldeak, Cintruenigo eta Aralar Mendi, pasatu ziren Lauko Finalera. Horrela, Igor Etxarrik zuzentzen duen Ibararte Xotarendako denboraldia bukatu da. 

Lauko Finaleko finalerdiak maiatzaren 27an, larunbata, jokatuko dira, Antsoaingo Idaki kiroldegian. Aralar Mendik Kirol Sport izango du aurkari, 10:00etan, eta Gazte Berriakek Garbayo Chivite Cintruenigo, 12:30ean. Bi talde irabazleek Kopako final handia jokatuko dute larunbat arratsaldean,  toki berberean, 19:30ean