Maiatzaren 21ean jokatu zen Gazteluaren Konkista, Zangoza eta Xabierko gaztelua batu zituen lasterketa (8 km). 450 korrikalari zeuden izena emanda eta irabazleak David Perez (28:17) eta Maite Beregaña uharte arakildarra (35:07) izan ziren. Beregañak minutu pasa atera zion Nagore Aramendi bigarrenari (36:49). Juan Carlos Gomez 12. iritsi zen (33:22).