Mendi lasterketak

Maria Riscoren Bimendiak

Guaixe 2023ko mai. 30a, 10:50

Maria Risco Bimendiko txapelduna, helmugan. IÑAKI PORTO / DIARIO DE NOTICIAS

Mendi korrikalari uharte arakildarrak Atarrabi Traileko Bimendi lasterketa irabazi zuen

Maiatzaren 21ean Atarrabi Trail mendi lasterketa jokatu zen, bi distantziatan: Hirumendi (25 km) eta Bimendi (14 km). Hirumendi lasterketako irabazleak Aimar Azpiroz (2:29:37) eta Irene Segura (3::239:42) izan ziren. 

Bimendi lasterketa Ion Solak (1:12:29) eta Maria Risco Zubiria uharte arakildarrak (1:40:19) irabazi zuten. Riscok ia minutu bat atera zion Maia Tabar bigarrenari (1:41:05) eta garaipena pozez ospatu zuen.