Lanengatik kalea moztuta

Guaixe 2023ko mai. 29a, 08:26

Uharte Arakilgo Errekabitarte kalea horiz markatuta, behean. SITNA

Errekabitarte kalean lanak eginen dituzte.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, Errekabitarte kalea moztuta egonen da gaur. Kisusgileek lanak eginen dituzte kale horretan eta, horregatik, kale hori trafikoari itxita egonen da 09:00etatik 16:00etara. Ibilgailuen trafikoa Iru-buru industrialdetik desbideratuko dute. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, lanek iraun bitartean oinezkoendako pasabidea egonen dela.