Galiziar txokoa bilakatu zen Uharte Arakilgo plaza asteburuan. Erkidego hartatik etorritako pulpeiro batek olagarroa, txurraskoa, ribeiroa eta albariño ardoak, itxaskiak, kriollo eta galiziar jaki gehiago dastatzeko aukera eskaini zuen eta makina bat sakandar izan ziren haiek dastatu zituztenak.