Uharte Arakilgo Aralar Mendik Hirugarren Mailako Areto Futboleko Kopako Lauko Finala jokatu zuen maiatzaren 27an Antsoainen.
Txapelketa ongi hasi zen talde sakandarrarendako, finalerdi estuan Kirol Sporti 4 eta 3 irabazi baitzion azken minutuan sartutako golari esker. Jon Iribarrenek (2) eta Mikel Barberenak 3 eta 1 aurreratu zuten Aralar Mendik, baina Kirol Sportek hiruna berdindu zuen eta Ibai Martiarenak azken minutuan sartutako golari esker finalerako txartela lortu zuen talde uharte arakildarrak.
Finalean, Gazte Berriak taldea izan zuten aurkari. Antsoaingo taldea hasieratik aurreratu zen, baina bina berdintzea lortu zuen Aralar Mendik, Jon Iribarrenek sartutako bi golei esker. Hortik aurrera Gazte Berriakek agintea hartu, eta, azkenean 6 eta 2 irabazita Nafarroako Kopa lortu zuten iruindarrek. Aralar Mendi txapeldunordea da, baina txapelketa ederra eginda.