Udalak igerileku sasoia prest du

Guaixe 2023ko eka. 6a, 11:50
Itxesia auzoan daude igerilekuak. UDALA

Itxesiako igerilekua hilaren 17tik irailaren 17ra egonen da zabalik, 11:00etatik 20:00etara. Nahitaezkoa izango da bainatzeko txanoa erabiltzea.

Uharte Arakilgo Udalak igerilekuen prezioak, egutegia eta ordutegia onartu ditu. Araudi horren barruan eguneko eta uda sasoirako abonamendu txartelen prezioak daude. Horietan Uharte Arakilen erroldatutakoen eta ez erroldatutakoen artean desberdindu da. Hala, lau urte arteko umeek sarrera dohainik dute. Erroldatutako 5 eta 10 urte artekoek 26 euro ordaindu beharko dute uda guztian sarbidea izateagatik; erroldatuta ez daudenek, berriz, 33. 11 eta 16 urte artekoek 40 eurotan eskuratuko dute sasoiko txartela, 52 euro erroldatuta ez badaude. 17 eta 65 urtekoen kasuan 59 euro ordaindu behar dituzte Uharte Arakilen erroldatuta daudenek eta 82 ez daudenek. 

Udalak jakinarazi duenez, 65 urtetik gorakoek eta ezgaituek 26 euro ordaindu beharko dituzte erroldatuta badaude, eta 33 euro erroldatuta ez badaude. Gainera, langabetuendako tarifa ere badago: 33 erroldatutakoendako, 52 ez daudenendako. Bai ezgaituak, bai langabeek beraien egoera ziurtatzen duen dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko dute, abonamendua egiterakoan. Bestetik, familia ugariek deskontuak izanen dituzte. 5 eta 10 urte arteko haur uhartearrek 16 euro ordainduko dituzte, 27 erroldatu gabeek. 11 eta 16 urte artekoen kasuan, 26 euro dira, 40 herrikoak ez badira. Eta, azkenik, 17 eta 65 urte artekoen abonamendua 45 eurokoa da, 64 erroldan agertzen ez bada. Txartelak udalean eskuratu daitezke, astegunetan 10:00etatik 14:00etara. Aurretik herriko banketxeetan ordaindu beharrekoa pagatua izan behar da. 

Eguneko sarrera 
Igerilekura sasoi guztian joan beharrean egun soltetan joan nahi dutenendako ere zehaztu dira prezioak. Eguneko sarrera 3,3 euro ordaindu beharko ditu 5 eta 10 urte arteko umeak. 11 eta 16 urte artekoek, berriz, 5,3. 17 eta 65 urte artekoen eguneko sarrera 7,5 eurokoa da eta 4 eurokoa, azkenik, 65 urtetik gorakoendako. Gainera, dutxa bakarrik erabili nahi dutenendako eskaintza ere badu udalak, 3,75 da sarrera kasu horretan. 

Itxesi igerilekuak 20 kidetik gorako taldeak aldian aldian ere jasotzen ditu aldian-aldian. Haiek ere adinaren araberako ordainketa egin beharko dute: 3 euro 5 eta 10 urte artekoak badira; 4,7 euro 5 eta 10 urte artean badituzte; 6,8 euro 11 eta 16 urte artekoek; 6,8 euro 11 eta 17 urte bitartekoek eta, azkenik, 65 urtetik gorakoek 3 eurokoa. Eguneroko sarrera igerilekuan ordainduko da, betiere edukiera osorik ez badago.