San Juan festak Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko eka. 19a, 11:34
2022ko Uharte Arakilgo festak. ARTXIBOA

Ekainaren 23tik 26ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte herriko festa uharte arakildarrk.

San Juan bezpera egunean, ekainaren 23an, ostirala, txupinazoarekin lau festa egunei hasiera emanen diote Uharte Arakilen. 2022an jaiotakoei zapi banaketa izanen da, eta gauan San Juan suak izanen dira, faledunak lagunduta. Ekainaren 24an, larunbatean, San Juane gunean, besteak beste Uharte Arakilgo zortzikoda dantzatuko dute, eguerdian.

Larunbatean, 12:00etatik 15:00etara, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuaren, Uharte Arakilgo Mugimendu Feministaren eta Emagin elkartearen Eraso sexisten aurkako informazio gunea izanen da, plazan.

Ekainaren 24an, larunbatean, gauean, Uharte Arakilgo festera joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

Uharte Arakilgo San Juan festetako egitaraua

Ekainak 23 ostirala

14:30 Herri bazkaria, Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta.

18:00 Festei hasiera emanen dien txupinazoa.
Eztanda txarangarekin kalejira, Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta.

18:30 2022an jaiotako haurrendako zapi banaketa, Erraldoi eta buruhandien konpartsak lagunduta.
Jubilatuen elkarteak eskainitako auzatea.

20:00 Tortilla patata lehiaketa.

22:00 San Juan suak, faledunak lagunduta.

00:30 - 04:00 Leian taldearekin dantzaldia.

04:00 - 05:00 Karaokea, txoznan, Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta.

Ekainak 24 larunbata

11:30 Meza.

12:00 Konpartsarekin kalejira.

13:00 Auzatea.
Dantza emanaldia.

14:30 Parrillada.

16:30 Nafarroa Oinezek eskainitako Hotsein jolasgunea, Ibai kalean.

18:00 Elektrotxaranga.

20:00 Auzatea.

20:00 Iratzar taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 Kontzertuak: Raimundo el Canastero eta Z-eruan & L'kano, Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta.

Ekainak 25 igandea

10:30 Zamartzera erromeria buruhandi eta erraldoiekin, meza eta auzatea.

14:00 Jubilatuen bazkaria.

17:30 Gure Pilota pala eskolaren partiduak.

20:00 Zakateka Mariatxi taldearen emanaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 - 02:00 Bizp3 taldearekin dantzaldi.

Ekainak 26 astelehena

12:00 Konpartsarekin kalejira.

13:00 Auzatea.

14:00 Haurren bazkaria.

16:00 Apar festa.

17:30 Txokolatada.

18:00 Xaiborren emanaldia.

19:00 Sardinada Aralar Mendi elkartearen eskutik.

21:30 Zezensuzkoa.