Errekabitarte kalea ibilgailuendako 11:00ak arte itxita dago

Guaixe 2023ko eka. 20a, 09:34

Errekabitarte eta Ospitalalde kaleen bidegurutzea. ARTXIBOA

Lanak egiten ari dira bertan.

Uharte Arakilgo Udala jakinarazi duenez, Errekabitarte kalea 09:00etatik 11:00etara trafikorako itxita egonen da. Han urbanizazio lanak egiten ari dira eta, beraz, Itxesi, Errekabitarte eta Hiriburuko bizilagunei eragiten die. Ibilgailuendako alternatiba da denbora tarte horretan Sargaiz industrialdetik sartzea eta ateratzea.