Udalak igerilekuko kudeaketa eman nahi du

Guaixe 2023ko eka. 20a, 14:33

Uharte Arakilgo igerilekua. ARTXIBOA

Eskaintzak hilaren 22ra arte, ostegunera arte egin daitezke.

Itxesia igerilekuko tabernaren kudeaketa emateko deialdia egin du Uharte Arakilgo Udalak. Udan taberna ireki, kudeatu eta oinarrizko zerbitzua ematea proposatzen du. Azken horien artean daude taberna zerbitzua, bazkariak eta afariak ematea eta beste. Igerilekuko taberna hartzen interesa dutenek 948 464 036 telefonora hots egin beharko dute astegunetan 10:00etatik 14:00etara. Horretarako epea hilaren 22an, ostegunarekin, despedituko da.