Haurrak goiangeruari aurkezteko garaia

Guaixe 2023ko uzt. 11a, 10:03

Uztailaren 23an, San Migel santutegiko Meza Nagusiaren ondoren Haurreen Aurkezpena eginen da.

San Migel goiangeruaren irudiari musu emanez aurkezten zaie haurrak aingeruari eta aingerua haurrei. Aurten uztailaren 23an, igandea, Aralarko santegiko Meza Nagusiaren ondoren izanen da aurkezpena eta aurkezten den haur bakoitzari pergamino bat oparituko zaio bere izenarekin idatzea, San Migelen lagun izendatzen eta bizi guztirako bere babesa eskaintzen. Horretarako hamabost egun aurretik haurraren izena jakitea komenigarria da, pergaminoa prestatu ahal izteko; bestela, egunean bertan haurraren izena esan eta hamabost egunetan jaso ahalko dute pergamino. Santtegiko Sakristian izena emateko boletinak daude eta bestela basanoa.josemari@gmail.com emailera idatz daiteke. Guraso guztiak gonbidatu dituzte ekitandi "hunkigarri" honetan parte hartzera.