Uharten alkateordeak izendatu dituzte

Guaixe 2023ko uzt. 25a, 11:11

Uharte Arakilgo Udalak garagarrilaren 17an osatu zeneko unea. ARTXIBOA

Amagoia Betelu Aldaz eta Arkaitz Los Arcos Bertiz dira. 

Uharte Arakilgo alkatea Txomin Uharte Baleztena da. Bera ez dagoenean, herriko aginte makila alkateordeen eskuetan geldituko da. Horretarako, bere hautagaitzako bi zinegotzi alkateorde izendatu ditu. Lehen alkateordea Amagoia Betelu Aldaz izanen da; eta bigarrena, berriz, Arkaitz Los Arcos Bertiz.

Bestetik, legeari jarraituz, Uharte Arakilgo Udalak udalbatzako kideen dedikazioa eta ordainsariak onartu ditu. Hala, osoko bilkuretara joateagatik 57 euro jasoko dituzte. Hala ere, urtean, gehienez, 15 osoko bilkurengatik jasoko dute dirua. Alkatearen dedikazioari dagokionez, udalean lanaldi erdian lan eginen du eta horri dagokion diru saria jasoko du. Gainontzeko lanaldi erdia irakasle gisa ariko da. Alkatearen soldata urtero berrikusiko da, Nafarroako ikastolen lan hitzarmenaren arabera. Udalbatzako kideek jasotako diru-sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.