55. Artzaien festa

Guaixe 2023ko abu. 4a, 11:08

2022ko Artzain Eguna. ARTXIBOA

Abuztuaren 27an, igandea, ospatuko dute Uharte Arakilgo Artzai eguna. Nafarroako interes turistiko izendatuta dago, eta antolatzaileek "erronka berriei" heldu die: festa jasangarriagoa eta irisgarriagoa egitea.

Urtero bezala, abuztuko azken igandean, aurten hilaren 27an, Nafarroako Artzain Eguna ospatuko dute Uharte Arakilen, 55. edizioa izanen dena. Festaren helburua artzainak omentzea da; haiek dira eguneko protagonista nagusiak. Uharte Arakilgo Artzain Eguna Aralar Mendi elkarteak antolatzen du, udalaren laguntzarekin. Nafarroako interes turistikoko jaia izendatuta dago; Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du eta Reyno Gourmetek babesten du.

Aurtengo Artzai Egunak erronka berriei heldu nahi diela adierazi du antolakuntzak, "erronka horiek festa jasangarriagoa eta irisgarriagoa egitea dira, horretarako neurriak hartuz: lurrarekiko oreka bilatuz, kilometro zeroko produktuak bultzatuz, ekonomia zirkularra babestuz edota zaborrak murriztu eta birziklatuz". Pertsona guztiek festaz goxatu dezaten eta erraztasunak emanez, aparkalekuak eta ekimenak egokituko dituzte ere.

Amaitzeko, abuztuaren 27an Uharte Arakilera gerturatzeko gonbideta zabaldu dute antolakuntzatik, baita bertan egingo diren ekimenetan parte hartzera, artzaintza babestera eta bertako produktuetaz gozatzera ere. Informazio guztia artzaieguna.eus, info@artzaieguna.eus edo sare sozialetan aurki daiteke.

55. Artzain Egunaren egitaraua

Abuztuak 27 igandea
Uharte Arakil

10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahaiaren osaketa.

10:30 - 13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren XXXVIII. lehiaketa.
Latxa arrazako aziendaren estatuko XVIII. lehiaketan.

10:30 - 14:30 Nafarroako ardi latxen esne gordinarekine gindako XLII. gazte lehiaketa.
Gazta feria.
Artisautza feria.

11:00 - 13:00 XXXIV. ardi moztaileen txapelketa.

11:00 - 14:00 Artzain txakurren XXIX. erakusketa.

11:30 Artaldea herritik pasatzea.

11:45 Ardiki dastaketa.
Gazta freskoaren dastaketa.

13:00 Omenaldia.

13:30 Lehiaketaren sari banaketa.
Gazta irabazlearen enkantea.

14:30 Herri bazkaria.

17:00 Nafarroako artzain txakur LV. txapelketa; Oñatiko Nazioarteko Txapelketan zein Euskal Herrikotan sailkatzeko baliagarria.