Kilometro Bertikala: Uharte Arakildik Beriainera gora

Guaixe 2023ko abu. 3a, 13:13

2022ko Uharte Arakil - Beriain Kilometro Bertikala. ARTXIBOA

Irailaren 17an, igandea, jokatuko da XIV. Beriain KB mendi lasterketa. Lasterketaren webgunean eman daiteke izena.

Uharte Arakilgo herrian hasi eta Beriain mendiko gailurrean amaitzen den Beriain Kilometro Bertikalaren hamalaugarren edizioa jokatuko da irailaren 17an, igandea, 10:00etatik aurrera; guztira, bost kilometroko ibilbidea, 1.020 metroko desnibelarekin egin beharko dute lasterkariek. Gehienez 200 korrikalarik parte hartuko dute, eta izena ematea uztailaren 1etik zabalik dago Uharte Arakil - Beriain webgunean.

Beriain KB mendi lasterketaren irteera pilotalekuko ondoan egongo da, eta hegoaldeko norabidea hartuko du, Itxesi auzorantz. Auzoa gurutzatu ondoren, piszinetara iritsiko da eta bertako harizti batetik Autzasorobururaino iritsiko da. Hemen lasterketaren igoera gogorra hasten da, Beriainera igotzeko betiko bidexkatik, pagoen artean. Parte hartzaileek Auntzaldapako mendi bidea zeharkatuko dute eta bertan anoa postua eta osasun zerbitzua izanen dute. Betiko ibilbidetik goruntz jarraituko dute. Zuhaiztitik atera baino pixka bat lehenago eskuineratzn doan bide hartu eta gailurreko zabalgunea baino lehen azken aldapari aurre eginen diote. Handik, mendebalderatz, San Donatoko ermitara iritsiko dira lasterkeriak, Beriaingo gailurrean helmuga egonen da. Jaitsiera lasterketatik kanpo betiko ibilbidetik eginen da, Uharteko mendatetik.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Beriain Km-Bertikala (@beriainkb)