Uharte Arakilgo Euskal Festa bueltan

Guaixe 2023ko ira. 5a, 09:47

Felipe Gorriti. ARTXIBOA

Irailaren 9an, larunbata, Feliti Gorriti Osamblea uhartearra omenduko dute, Euskal Festaren barruan. Irailaren 7an, osteguna, Xabier Irujo Ametzagaren 'Gamazada, Batasunaren indarra' hitzaldia izanen da, udaletxean.

Pandemiaren aurretik bi urtero ospatzen zuten Uharte Arakilen Euskal Festa, eta 2019an ospatu zuten azkenekoa. 2023. urtean "indarberriturik" bueltan izanen da Euskal Festa, Guk Gureak elkarteak ekimenaren antolatzaileak adierazi duenez. Irailaren 9an, larunbatean, ospatuko dute. Felipe Gorriti Osanbela uhartearra omenduko dute aurten, bere musika ekarpena ez ezik, "euskararekiko eta nafarren burujabetzearen aldeko konpromisoagatik".

Felipe Gorriti 1839an jaio zen, Uharte Arakilen, eta 20 urterekin Tafallako organista plaza lortu zuen. Hainbat kultur ekimen sustatu zituen, eta 1867an Tolosara joan zen. 1896an, 57 urterekin hil zen, eta Uharte Arakilen lurperatuta dago. Hirurehun obra baino gehiago idatzi zituen eta garaiko euskal musikaririk ospetsuenetakoa bilatu zen. Euskaraz idazten eta hitz egiten zuen, eta Asociación Euskara elkartearekin elkarlanean aritu zen; Zapiak bat lema eta euskal kultura, ohitura, dantza, kirol eta abestien alde egiten ziren Fiestas euskaras elkartea honek sortu zituen. Gorritik aktiboki parte hartu zuen Euskal Jai hauetan. 1890ean Gamazoren legearen aurka egin ziren Gamazada bezala ezaguna den herri matxinadan parte hartu zuen uhartearrak, eta garaiko Iruñean dagoen Foruen monumentuaren mustutzean Olazrizek egin zuen abestiari musikar jarri zion.

Uharte Arakilen "hainbat omenaldi" egin zaizkio Gorritiri, tartean 1923. urtean kale bati emateko egin zitzaiona. Aurtengo Euskal Festan Felipe Gorritiren oroimena gogora ekarriko dute, "XIX. mendean ospatu ziren lehenengo Euskal Jai horietan bezala". Irailaren lehenengo astean antolatutako dituzten ekimenetan, Gorriti eta "garai horiek" oroituko dituzte Uharte Arakilen.

Herri bazkariko txartelak 22 eurotan eta 14 urtera arte 12 eurotan eros daitezke irailaren 7a baino lehen Anaiak tabernan. Menua zizka mizkak, txorizo egosia, entsalada, marmitakoa eta tarta da.

Uharte Arakilgo Euskal Festaren egitaraua
Felipe Gorriti Osambelari omenaldia

Irailak 7 osteguna
19:00, udaletxean

Hitzaldia: Xabier Irujo Ametzagaren Gamazada, Batasunaren Indarra. Gamazadaz eta garai horretako protagonistak, Felipe Gorriti uhartearra barne.

Irailak 9 larunbata
Euskal Festa 2023

12:00 Kalejira: Buruhandi eta erraldoien konpartsa, faledunak, gaiteroak...

12:30 Omenaldia Felipe Gorriti jaio zen etxea aurrean.

13:00 Kantu poteoa Uharteko Kantuz taldearekin.

14:30 Herri bazkaria.

16:00 - 18:00 Bazkaloseta Errotik taldearekin.

18:00 Toka txapelketa.

18:30 - 23:00 DJ Felix.

20:00 Talo jatea.