Aralar Mendi elkarteak 55. aldiz Artzain Eguna antolatu zuen agorrilaren 27an. Ospakizunean euria egin zuen tarteka, eta, horregatik, ugariak izan ziren aterkiak. Eguerdian antolakuntzak Felisa Goñi Ezkurra, Zacarias Puente Herboso eta zendu berri zen Benjamin Urdiain omendu zituen. Gazta irabazlea Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasna izan zen. Gazta haren erdia Castillo de Gorraiz jatetxeak eskuratu zuen 4.750 euroren truke. Arratsaldean, artzain txakurren lehiaketan Antonio Alustizak eskuratu zuen txapelak Ttiki txakurrarekin.