Aralarren balioa ezagutzeko ibilbideak

Guaixe 2023ko ira. 5a, 13:06

Aralar.

Irailaren 9an, larunbata, 'Aralarko paisaiak' eta irailaren 10ean, igandea, 'Aralarko landareen aberastasuna' ibilbideak antolatu dituzte, Sakanako Garapen Agentziak eta Plazaolako patzuergoak, jasangarritasun planaren barruan.

Sakanako Garapen Agentziak eta Plazaolako patzuergoak jasangarritasun planaren barruan zenbait jarduera antolatu ditu Aralarren balioak, fauna, flora, erabilera tradizionalak, naturguneetan eduki beharreko jarrera egokiak eta abar, ezagutarazteko helburuarekin. Horretarako, besteak beste, ibilbide eta txango gidatuak eta sentsibilizazio programak landu dituzte. Esaterako, irailaren 9an eta 10ean, larunbatean eta igandean, bi ibilbide antolatu dituzte: Aralarko paisaiak eta Aralarko landareen aberastasuna, hurrenez hurren.

Miruak gidatutako du Aralarko paisaiak eta irailaren 9an, larunbata, 9:45ean abiatuko da Aralarko San Migel santutegian. Irailaren 10ean, igandean, 10:00etatik aurrera, Zamartzeko monastegiko aparkalekutik Aralarko landareen aberastasuna ibilbidea aterako da; Aralarko basa landaredia ezagutzeko ibilbide gidatua Felix Reyren eskutik. Bi ibilbideetan parte hartzeko izena ematea Red Explora Navarrako webgunean egin behar da.