Aralarko trikuharriak ezagutzeko bisita gidatua

Guaixe 2023ko ira. 11a, 14:54

Irailaren 23an, larunbata, 'Aralarko Trikuharriak' ibilbidea antolatu dute Sakanako Garapen Agentziak eta Plazaolako patzuergoak, jasangarritasun planaren barruan.

Sakanako Garapen Agentziak eta Plazaolako patzuergoak jasangarritasun planaren barruan zenbait jarduera antolatu ditu Aralarren balioak, fauna, flora, erabilera tradizionalak, naturguneetan eduki beharreko jarrera egokiak eta abar ezagutarazteko helburuarekin. Hurrengo ekimena Aralarko Trikuharriak bisita gidatua izanen da, irailaren 23an, larunbata, 10:00etan, Aralako santutegitik. Lakuntzako Daniel Torrente Mirua Actividades de Naturalezako teknikariak gidatuko du bisita. Izena ematea Nafarroa Ezagutu Sarearen webgunean egin behar da.

Hurrengo deialdiak irailaren 30an eta urriaren 7an izanen dira, eta Izarren behaketa eta oinarrizko orientazio ikastaroa eginen dituzte, hurrenez hurren.