Gorritiren omenez, kantu eta dantza

Guaixe 2023ko ira. 12a, 09:00

Felipe Gorriti Osanbela ubertearra omentzeko baliatu zuten Euskal Festa.

Guk Gureak elkarteak antolatuta, Euskal Festaren bosgarren edizioa hartu zuen Uharte Arakilek larunbatean. Herriko seme zen Felipe Gorriti Osanbela omendu zuten. Haren sortetxearen parean egin zen ekitaldian bere musikari figuraz aparte, bere garaiko gizartearekin zuen konpromisoa gogoratu zuten hitzez. Eta bere lana gogoratu zuten olerki eta kantu bidez. Aitortza egiteko, ubertearrek Gorriti zena irudikatzen duen erraldoiaren bueltan dantzatu ziren.