Aralarko esmaltedun erretaula liburuan jasoa

Guaixe 2023ko ira. 20a, 11:42

Aralarko santutegiko erretaulari buruzko liburua. NAFARROAKO GOBERNUA

Vianako Printzea Erakundeak-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ‘El frontal de San Miguel de Excelsis y sus esmaltes de Limoges’ liburua argitaratu du, Nafarroako Erdi Aroko artearen esplorazioan mugarri esanguratsua den lana.

Kultura, Kirola eta Turismo kontseilari Rebeca Esnaola Bermejok eman du argitalpenaren berri, bere autore nagusi Lourdes de Sanjoserekin batera. Baina esmaltatze obra horren azterketa historiko, ikonografiko eta materialaren ikerketan kolaboratzaile sorta handia izan da. Esnaolak azaldu duenez, Aralarko erretaula “zalantzarik gabe, Nafarroako Erdi Aroko artearen pieza enblematikoenetako bat izan liteke, ziur aski esmaltatze alorrean baliotsuenetako bat. Bere ezohiko artisau kalitatea, erabilitako material aberatsak nahiz bere dimentsio bikainek postu berezi batera eraman dute, lehen mailako ekoizpen artistiko europarren testuinguruan”.

Liburua aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuak Urrea, hondarra eta sua: Nafarroako esmalteak erakusketa mustu du, zeinek erdi aroko esmaltegintzako piezen bilduma bikain bat jarriko duen ikusgai. Erakusketa Nafarroako Errege Artxibo eta Artxibo Orokorraren egoitzan ikusgai izanen da lastailaren 22ra arte. Horretaz aparte, izenburu berarekin, Erdi Aroko esmalteen arloko nazioarteko adituak bilduko dituen irailaren 29an, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Eta, bukatzeko, bisita gidatua egingo da Aralarko santutegira, irailaren 30eko 12:00etan, liburuaren egile autore nagusiaren eskutik.