Aralar Mendi elkarteak jakinarazi zuenez, 10.000 pertsonak baino gehiagok bat egin zuten Uharte Arakilen Artzain Egunean. Txapelketei dagokienez, gaztarik onena Berueteko Puri Juanbeltz Lopezena izan zen. Gazta erdia enkantean 275.000 pezetetan (1.652,78 euro) saldu zen. Podiuma Unanuko Jesus Baldak eta Etxarri Aranazko Pedro Mari Garmendiak osatu zuten. Arratsaldean 13 artzain txakur lehiatu ziren, eta saria Josetxo Billabonaren Xarpa txakurrarendako izan zen.