Aralarren izarrak behatuz

Guaixe 2023ko ira. 25a, 11:09

Izarren behaketa Aralarko santutegiaren ondoan eginen da. ARTXIBOA

Irailaren 30ean, larunbata, behaketa astronomikoa eginen dute, San Migel santutegiaren aurreko zabalgunean, Sakakanako Garapen Agentziak eta Plazaola Patzuergoa jasangarritasun planaren barruan.

Sakanako Garapen Agentziak eta Plazaola Patzuergoak jasangarritasun planaren barruan Aralarren zenbait ekimen eta bisita antolatu dituzte, tartean irailaren 30ean, larunbata, 22:00etatik aurrera, eginen duten Izarren behaketa edo behaketa astronomikoa. Ekimena Aralarko santutegiaren zabalgunean izanen da, eta Observar el Cielo elkartearen Jon Teusek gidatuko du. Dagoeneko edukiera bete da.

Jasangarritasun planaren barruan ere Oinarrizko orientazio ikastaroa antolatu dute urriaren 7rako, larunbata.