Aralarko santutegira bisita

Guaixe 2023ko ira. 25a, 10:53

Irailaren 30ean, larunbata, Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan San Migel santutegira bisita gidatua eginen dute.

Nafarroako Ondare Historikoaren Zerbitzuak El frontal de San Miguel de Excelsis y sus esmaltes de Limoges liburuaren edizioa sustatu du, erdi aroka arte lan gailen honi buruz egindako ikerketen emaitzak ezagutarazteko, eta helburu horrekin, jardunaldi teknikoak antolatu ditu, non artearen historiako eta historiako hainbat adituk Erdi Aroko esmaltatzearen teknikaren mundu interesgarria eta frontalaren testuinguru historiko eta kreatiboa aztertuko dituzten. Egitarauari amaiera emateko, eta Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan, Aralarko Santutegirako bisita gidatua eginen da irailaren 30ean, larunbata, 12:00etan, Lourdes de Sanjosek zuzenduta. Aurretik ezinbestekoa da erreserba egitea 848 426 090 telefonoan edo ja.sanchez.garcia@navarra.es helbidean.Gehenez 25 kideendako taldea osatuko da.