San Migel eguna irailaren 29an izanen da eta haren omenez irailaren 29tik, ostiraletik, urriaren 1era, igandera, sainduaren omenezko festak ospatuko dituzte. Txupinazoa ostiral arratsaldean izanen da, baina aurretik, besteak beste, eguerdian, San Migelen omenezko meza izanen da, eta UAGAk antolatutako zikiro herri bazkaria izanen da.
Behin festak hasita Play Back lehiaketa izanen da; partaide guztiek saria izanen dute, eta bi sari egonen dira: lehenengo euskarazko abestia eta lehenengo ikuskizunik onena.
Uharte Arakilgo San Migel festetako egitaraua
Irailak 29 ostirala
12:00 Meza.
14:30 Zikiro bazkari herrikoia, UAGAk antolatuta.
16:30 Frontenis txapelketako finala.
18:00 Txupinazoa eta buruhandiak eta erraldoiak.
20:00 Auzatea eta Play back.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 04:00 Trikidantz taldearekin musika plazan.
Irailak 30 larunbata
12:00 Buruhandiak eta erraldoiak.
13:00 Auzatea.
14:30 Paellada (ez lehiakorra) eta jubilatuen bazkaria.
18:00 Helduentzako jolasak herritik eta herriarentzat!
19:00 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 Bidean taldearekin musika plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
22:30 – 00:30 Eztanda txaranga, UAGAk antolatuta.
00:30 – 04:00 Zutik taldearekin musika plazan.
Urriak 1 igandea
12:00 Buruhandiak eta erraldoiak.
13:00 Auzatea.
16:00 Levelibular zirko tailerra.
17:30 Txokolatada.
18:00 Japoniar bonbak, pilotalekuan.
Pilota partiduak:
Kadeteak:
Loza – Oier Huarte / Yaben – Zabala
Seniorrak:
Olartxea – Lazkoz / Ongai – Azpiroz
19:00 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 Musutruk taldearekin musika plazan.
22:00 Zezensuzkoa.