Elkartasun azoka Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko urr. 3a, 10:18

2022ko Olaztiko elkartasun azoka. UTZITAKOA

Urriaren 12an, osteguna, objektuei bigarren bizia eman eta prezio eskuragarrian erosteko aukera izanen da, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta herriko eskolak antolatutako azokan.

Uharte Arakilgo Udalak Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Harana elkarteak eta Uharte Arakilgo San Migel eskolak elkartasun azoka antolatu dute urriaren 12an, osteguna, 11:00etatik 14:00etara, udaletxeko plazan. Bertan, bailara osoko pertsonek emandako eta egoera onean dauden arropa, zapata, jostailu, liburu, ontzi eta bestelako gailuak eskuratu ahal izango ditugu salneuri "sinboliko" baten ordez, antolatzaileen esanetan.

Azokak hainbat helburu lortu nahi dut: alde batetik, egoera zaurgarrian dauden pertsonek beharrezkoak dituzte gauzak eskuratu ahal izatea, eta, bestetik, erabiltzen ez ditugu gauzei bigarren bizitza bat ematean, ingurumenean duen eraginaren inguruan kontzientza hartzeko. Hirugarren helburua kolektibo ezberdinetako pertsonen artean zubiak eraikitzea da, amankomunean helburu berbera lortzeko egoera bat bultzatuz. Azkenik, azoka honetan sortu diren etekinak eskolaz kanpoko indartze akademikoa garatzeko sortu den boluntario taldeari emango zaizkio, material didaktikoa erosteko asmoz.