Areto futbola

Hirugarren mailako ligako lehen partidan jipoia jaso zuen Aralar Mendik

Guaixe 2023ko urr. 11a, 11:05

Universidad de Navarraren kontra ezin izan zuen ezer egin

Areto futboleko Hirugarren mailako 2023/2024 Liga hasi da. Lehen jardunaldian, Aralar Mendik Universidad de Navarra taldea hartu zuen Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian. Nahiz eta partida ongi hasi, Youssef El Akkarik sartutako golari esker, Universidad de Navarrak markagailua guztiz irauli zuen, tarte laburrean 1 eta 4 aurreratu baitzen. Unax Trevejok 2 eta 4koa ezarri zuen, baina OPUS-ekoen gol festak aurrera jarraitu zuen. Urko Gorritik ere gola sartu zuen, ea, azkenean, 4 eta 9 galdu zuten uhartearrek. 

Bestalde, Ibararte Xotak 1 eta 3 galdu zuen Burlataren kontra Zubirin jokatutako partidan. 

Sailkapenean Universidad de Navarra jarri da lider (3 puntu), eta Aralar Mendi azkenaurrekoa da, hamaikagarren, punturik gabe. Gaur, urriaren 11n, asteazkena, 20:00etan, Aralar Mendik San Juan taldea hartuko du Larrebieta kiroldegian.