Elkartasun azoka hartu du Uharte Arakilgo plazak

Guaixe 2023ko urr. 13a, 12:23

Arropa, etxetresna elektrikoak, oinetakoak, liburuak, jokoak eta bestelakoak eskuratzeko aukera izan da, Uharte Arakilgo Udalak, Sakanako Mankomunitateko Anitzartea zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta herriko San Migel eskolak estreinakoz antolatutako azokan.

Udaletxe plaza azoka bihurtu da eta mauka ederrak eskuratzeko aukera izan da. Horrela, egoera zaurgarrian dauden pertsonek beharrezkoak dituzte gauzak eskuratu dituzte, eta, bestetik, erabiltzen ez diren gauzek bigarren bizitza izan dute. Ubertearren topaleku bihurtu da plaza, eta, horrela, herritarren arteko zubiak sortzeko modua eman du. Jasotako dirua eskolaz kanpoko indartze akademikoa garatzeko sortu den boluntario taldeari eman zaio.