Urruzegifest Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko urr. 17a, 09:07
Mendikoa taldeak Urruzegifest-en parte hartuko du.

Urriaren 21ean, larunbata, besteak beste, Shibuya eta Mendikoa talde uharte arakildarren eta Basajaun iruindarraren kontzertuak izanen dira, Uharte Arakilen.

XIV. mendean Urruzegiko eta zenbait herritako jendea Uharte Arakilen bildu ziren, besteak beste, defentsa arrazoiengatik, herria hustuz. Hainbat mende beranduago, XXI.enean, Urruzegifest eguna antolatu du Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak; 2023ko urriaren 21ean, larunbata, 18:00etatik aurera, eginen dute festa. 

Urruzegifest-en egitaraua

Urriak 21 larunbata
Uharte Arakil

18:00 Karro poteoa.

20:00 Afaria.

21:00 Kontzertua: Shibuya, Basajaun eta Mendikoa. 

01:00 - 04:00 Musika, plazan.