Hilerria zabalik dago

Guaixe 2023ko urr. 27a, 11:27
Uharte Arakilgo kanpo santua. ARTXIBOA

Domu Santu Egunagatik zabaldu du udalak.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du Auzaleta dermioan dagoen hilerria zabalik egonen dela lastailaren 23tik azaroaren 5era arte. Domu Santu Egunagatik hartu du erabakia. Hala, azaroaren 1ean hilerrira joaterik ez dutenek, aurretik edo ondoren joateko aukera izanen dute. Bestalde, aurretik hilobiak txukundu nahi dutenendako nahikoa beta izanen da.