Areto futbola

Aralar Mendik ezin izan zion partidari buelta eman

Guaixe 2023ko aza. 2a, 08:50

Hirugarren Mailan garaipenik ezagutu gabe jarraitzen dute uharte arakildarrek

Hirugarren mailako Areto Futbol Txapelketako laugarren jardunaldian Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeak Ibararte taldea hartu zuen azaroaren 1ean Larrebietako pilotalekuan. Uhartearrek oraindik ez dute garaipenik lortu eta egoerari buelta eman nahi zioten. Tamalez, ezinezkoa izan zen. 

Partida hasi eta berehala hartu zuen aurrea Ibarartek. Ia konturatu gabe, 0 eta 3 aurreratu ziren Zubirikoak lehen zatian. Bigarren zatian euren aginteak jarraitu zuen, 0 eta 4 jarri zirelako aurretik. Une horretan iritsi zen Aralar Mendikoen erantzuna. Jon Iribarrenek lehenik, eta Salvador Jarillok ondoren, 2 eta 4 gerturatu zuten Aralar Mendi. Jon Iribarren bigarren golari esker 3 eta 4 hurbildu ziren uhartearrak 32. minutuan. Partidari buelta emateko aukera, beraz, bazegoen. Azken minutu zoroetan, ordea, Ibarartek lortu zuen arrantzatzea, 38. minutuan sartutako bosgarren golari esker 3 eta 5 ezarri baitzuten markagailuan. Zoritxarrez, uhartearrek ezin izan zuten ezer egin eta laugarren porrota jaso zuten. 

Hirugarren Mailako liderra Universidad de Navarra da (12 puntu). Aralar Mendi azkena da, hamabigarren, punturik gabe. Azaroaren 3an, ostirala, 19:30ean, 2 punturekin postu bat gorago dagoen Oliteren kontra jokatuko du Aralar Mendik, Erriberriko kiroldegian. Ea lehenengo puntuak iristen diren.