Zabala eta Yaben, Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko final hamaseirenetan

Guaixe 2023ko aza. 6a, 15:19
2021ko txapeldunak. ARTXIBOA

Azaroaren 7an, asteartea, Guillermo Mazo Memorialaren partidak izanen dira, Uharte Arakilen.

Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdian, Guillermo Mazo Memorialean, final hamaseirenak jokatuko dira Uharte Arakilen eta Lekunberrin. Zabalak (Irurtzun) txapelketan aurrera egin du, urriaren 31n Setuaini (Ardoi) 22 eta 11 irabaztean. Aldiz, Markina (Irurtzun), txapelketatik kanpo geratu da urriaren 25ean Martinikorenaren (Ultzama) kontra 13 eta 22 galdu eta gero. Final hamaseirenetan Yaben (Irurtzun) sartuko da jokoan.

Azaroaren 7an, asteartea, 18:00etan, txapelketak aurrera eginen du Uharte Arakilen; final hamaseirenetako partiden artean, Yabenek Santesteban (Beti Onak) izango du aurkari, eta Zabalak Antimasberes (Lagunak). Gainontzeko partidetan, Barberenak (Ultzama) Cirizaren (Huarte) kontra jokatuko du, eta Okiñenak (Ultzama) Figueroaren kontra (San F. Javier).