Areto futbola

Aralar Mendi, iritsi da garaipena

Guaixe 2023ko aza. 8a, 10:24
Aralar Mendi, lehen garaipena ospatzen. ARALAR MENDI

Erriberritik denboraldiko lehen hiru puntuak ekarri ditu Uharte Arakilgo taldeak

Hirugarren Mailako Areto Futbol Txapelketan bosgarren jardunaldiak Aralar Mendiren lehen garaipena ekarri zuen, Uharte Arakilgo taldeak ederki ospatu zuena. Erriberrin jokatu zuen Aralar Mendik, Olite taldearen kontra. Partida oso lehiatua izan zen, eta ongi hasi zen uhartearrendako, bigarren minuturako Jon Arenazak Aralar Mendi Aurreratu baitzuen. Hala ere, atsedenaldirako bana berdindu zuen Olitek. 

Bigarren zatian lehia biziak jarraitu zuen, eta kasu honetan Olite izan zen 28. minutuan aurreratu zena, baina zorionez Aralar Mendik berehala erantzun zuen, eta Jon Iribarrenek bina berdindu zuen. Uhartearrek erasoan jarraitu zuten eta 34. minutuan atzera ere Jon Iribarrenek Oliteren atea zulatu zuen, 2 eta 3. Aralar Mendik lortutako errenta defendatzen jakin zuen eta markagailua ez zen mugitu. Denboraldiko lehen 3 puntuak gustura ospatu zituzten. 

Sailkapenean Kirol Sport da ligako liderra (15 puntu). Aralar Mendi hamaikagrarren da (3 puntu). Azaroaren 10ean, ostirala, Aralar Mendik sailkapenean bosgarren den Garbayo Chivite Cinttruenigo taldea hartuko du, 20:15ean, Larrebieta kiroldegian.