Zaintzaren inguruan sortzen

Guaixe 2023ko aza. 9a, 12:56

Nerea Baldak gidatuko du Zaintzei inguruko irakurketa idazketa tailerra. ARTXIBOA

Azaroaren 9an eta 16an, osteguna, zaintzaren inguruko irakurketa eta idazteka tailerra antolatu du Uharte Arakilgo Mugimendu Feministak.

Azaroaren 30ean eginen den Greba Feministaren harira, Uharte Arakilgo Mugimendu Feministak Ostegun moreak programa antolatu du azaroko ostegunetan. Horren baitan, azaroaren 9an eta 16an, 18:30ean, Nerea Balda Sanjuan idazle eta Altsasu institutuko irakasleak gidatutako Zaintzei inguruko irakurketa idazketa tailerra eginen dute, udaletxean. Helburua zaintzen gaiari buruzko testuetan oinarrituta, hauek eragiten dutenari buruzko gogeta egitea eta idazki "intimoak eta kolektiboak" sortzea izanen da. Tailerra ez mistoa izanen da, eta euskara menperatzea komeni dela esan dute antolatzaileek. Informazio gehiago uhartekomugimendufeminista@gmail.com epostan.

Bestetik, azaroaren 23an greba orokorraren deialdia eginen dute Uharte Arakilen.