Areto futbola

Aralar Mendik ezin izan zion buelta eman

Guaixe 2023ko aza. 15a, 10:30

Hirugarren mailako seigarren jardunaldian Uharte Arakilen jokoan zeuden puntuak Erriberara joan ziren

Hirugarren mailako seigarren jardunaldian Aralar Mendik Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartu zuen Larrebieta kiroldegian. Partida borrokatuan Cintruenigok 0 eta 2 aurreratzea lortu zuen. 31. minutuan Julen Iribarrenek 1 eta 2koa ezarri zuen eta partidari buelta emateko aukera izango zutela uste zuten uharte arakildarrek. Saiatu ziren, baina markagailua ez zen mugitu eta 1 eta 2 galdu zuten uhartearrek. Hori bai, itxura ederra emanez. 

Kirol Sport taldea da Hirugarren mailako liderra (18 puntu). Aralar Mendi hamaikagarren da (3 puntu). Azaroaren 19an, igandea, sailkapenean bederatzigarren den Anaitasuna izango du aurkari Aralar Mendik, 11:00etan, Anaitasuna pabilioian.