Areto futbola

Aralar Mendik puntu bat ekarri zuen Anaitasunatik

Guaixe 2023ko aza. 22a, 10:00

Hirugarren mailako zazpigarren jardunaldian azken unean ihes egin zion partidak Uharte Arakilgo taldeari

Hirugarren mailako areto futboleko zazpigarren jardunaldian Anaitasuna izan zuen aurkari Aralar Mendik, Iruñean. Uhartearrak garaipena lortzeko zorian izan ziren, baina azken segundoan Aralar Mendik berdintzea lortu zuen. 

Anaitasuna izan zen aurreratu zena, baina Oihan Belarrak berdintzea lortu zuen. 22. minutua emozio handikoa izan zen, Semmami Mounirrek 1 eta 2 aurreratu zuelako Aralar Mendi, baina Oier Martiarenak bina berdindu zuen. Bigarren zatian lehia estuak jarraitu zuen. 30. minutuan Ibai Martiarenak 2 eta 3koa ezarri zuen markagailuan, eta partida uhartearren garaipenarekin despedituko zela zirudienean, Oier Martiarenak hirunako berdinketa sartu zuen txirrina jotzear zegoenean, 39. minutuan. 

Kirol Sport taldea da Hirugarren mailako liderra (21 puntu). Aralar Mendi  hamaikagarren da (4 puntu). Zortzigarren jardunaldiaren barruan, azaroaren 24an, ostirala, 19:45ean Aralar Mendik Ardoi taldea hartuko du Larrebieta kiroldegian.