Mendigoizaleak Aralarren bilduko dira

Guaixe 2023ko abe. 13a, 10:51

Abenduaren 17an, igandea, besteak beste, mendizaleen aldeko meza izanen da, Aralarko santutegian.

58. Euskal Herriko Mendigoizaleen festa ospatuko dute abenduaren 17an, igandea, Aralarko santutegian. Mendialean goizean goiz abiatuko dira mendira gora santutegira, eta 11:00etan Mendigoizaleen Meza izanen da; mendi taldeen asmoen alde eta urtean Mendigoizale hildako kideen oroimenez otoitz eginen dute. Aralarko Goiaiangeruaren irudia aldarean egonen da, eta bukaeran gurtzera emanen dute. Mezaren ondoren auzatea izanen da, eta igandea izanik 12:30ean Aralarko santutegiko meza nagusia izanen dela jakinarazi dute santutegitik.