Eguberrietan tailerrak eginen dituzte Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko abe. 22a, 13:59

Abenduaren 26an eta 28an, asteartea eta osteguna, haurrendako txapalarta tailerra izanen da, Uharte Arakilgo udaletxean. Ilbeltzaren 3, asteazkena, Gabonetako inguruko tailerra izanen da.

Uharte Arakilgo Udalak bi ikastaro antolatu ditu eguberrietako oporretan: lehenengoa bi egunetan izanen da, abenduaren 26an eta 28an, asteartea eta osteguna, 17:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean, haurrendako txalaparta tailerra izanen da. Besetik, ilbeltzaren 3an, asteazkena, 17:00etan, gabonen inguruko tailerra eginen dute.