Areto futbola

Aralar Mendik puntu bat gehiagorekin hasi du urtea

Guaixe 2024ko urt. 10a, 09:45

Hirugarren mailako hamargarren jardunaldian Kirol Sportekin jokatutako partida puntu banaketarekin despeditu zen

Abenduaren hirugarren asteburuan jokatu zen areto futboleko Hirugarren mailako hamargarren jardunaldia, baina orduan jokatu beharreko partida ilbeltzaren 7ra atzeratzea erabaki zuten Aralar Mendik eta Kirol Sportek. Orkoiengo taldea ongi hasi zen, 0 eta 2 aurreratu baitzen, baina Uharte Arakilgo taldeak ez zuen etsi eta bina berdintzea lortu zuen Jon Iribarreni eta Enaitz Arregiri esker. Garaipen zaporea izan zuen urteko lehen partidako berdinketak. 

Universidad de Navarra da hirugarren mailako liderra (27 puntu), eta Aralar Mendi zortzigarren da (11 puntu). Asteburuan hamaikagarren jardunaldia dago jokoan. Ilbeltzaren 13an, larunbata, 14 punturekin sailkapenean seigarren den Ablitas Femenino Futbol Sala taldea izango du aurkari Aralar Mendik, Ablitasko kiroldegian 17:00etan hasiko den partidan. Arerio zuzenen arteko partida izango da.