Entzierroan hildako korrikalariak oroitzeko, galtzada harriak

Guaixe 2024ko urt. 15a, 11:35
Iruñeko zezen plaza barruko aldea. EUSKALERRIA IRRATIA

Iruñeko alkate zen Cristina Ibarrolak entzierroan hildako pertsonak gogoratzeko ibilbidean aurreneko oroimen galtzada harria jarri zuen abenduaren 27an. Entzierroetan 16 hildako izan dira.

Iruñeko aurreko udalak entzierroaren ibilbidean 16 galtzada harri jartzeko asmoa azaldu zuen abenduaren 27an. Galtzada harri horietako bakoitza entzierroan hildako pertsona bana oroitzeko eta haien oroimena bizirik mantentzeko asmoz jarri nahi zuen udalak. Aurreneko galtzada harria Santo Domingoko aldapan jarri zuen udalak. 

Hildakoen artean ubertear bat dago: Vicente Risco Sierra. Salvador Guardiola Fantoni abeltegiko Antioquio zezenak sabelean adarkatu zuen zezen plazan. Zezenak Risco askatu zuen, baina atzera ere bere kontra egin zuen eta inork ezin izan zuen ezer egin, zezen plazako erizaindegian bertan hil zen 1980ko garilaren 13an. Zezen berak udaletxe plazan harrapatutako beste korrikalari bat ospitalean hil zen egun berean.