Asteburuan Hirugarren Mailako hamabigarren jardunaldia jokatu zen, baina Universidad de Navarrak eta Aralar Mendik otsailaren 15era aldatu zuten jokatu beharreko partida.
Kirol Sport da Hirugarren mailako liderra (29 puntu), Gazte Berriak eta Universidad de Navarraren aurretik, biak 27na punturekin. Aralar Mendi zortzigarren da (14 puntu). Ilbeltzaren 27an, larunbata, Aralar Mendik sailkapenean bosgarren den San Juan taldea izango du aurkari 15:45ean Iruñeko klub ezagunean jokatuko den partidan.