Ilbeltzaren 27an Uharte Arakilgo Aralar Mendik San Juan izan zuen aurkari Hirugarren Mailako hamahirugarren jardunaldian, aldi berean bigarren itzuliko lehen partida zena. Partida San Juan klubean jokatu zen. Oso lehia borrokatua izan zen, bi taldeak parez pare ibili baitziren. Aralar Mendiko Julen Iribarrenek mustu zuen markagailua 3. minutuan, baina 4. minuturako San Juanek berdindu zuen. Atzera ere uhartearrak izan ziren aurreratu zirenak, 1 eta 2, Jorge Mariñelarenak 9. minutuan sartutako golari esker, baina minutu berberean bina berdindu zuen San Juanek. Emozioak aurrera segi zuen, 10. minutuan Jon Iribarrenek Aralar Mendi 2 eta 3 aurreratu zuelako.
Atsedenalditik bueltan Aralar Mendik tarte gehiago atera zuen, Jon Iribarrenek 29. minutuan 2 eta 4koa ezarri zuelako. San Juanek ongi erantzun zuen, 36. minutuan 3 eta 4 gerturatu zelako, baina Jorge Mariñelarenak 37. minutuan sartutako bosgarren golak berriro ere tartea zabaldu zuen talde sakandarraren alde (3 eta 5). Partidak bizi-bizi jarraitu zuen, 38. minutuan San Juan 4 eta 5 gerturatu zelako. Zorionez, azken minutu eta segundoetan Aralar Mendik ongi eutsi zuen eta txirrina jotzear zela Youssef El Akkarik sartutako golari esker, 4 eta 6 irabazi zuten uhartearrek.
Hirugarren mailako liderra Antsoaingo Gazte Berriak taldea da (30 puntu). Aralar Mendi zazpigarren postuan dago (17 puntu). Otsailaren 3an, larunbata, Aralar Mendik Gazte Berriak liderra hartuko du Uharte Arakilgo Larrebieta piotalekuan, 18:30ean. Partida gogorra eta zaila aurreikusten da.