Korrika prestatzeko batzarra

Guaixe 2024ko ots. 5a, 11:45
Uharte arakildarrak 2022ko Korrikan zain. ARTXIBOA

Otsailaren 5ean, astelehena, Korrika batzordearen bilera izanen da, Uharte Arakilgo udaletxean.

Martxoaren 19an zeharkatuko du Korrikak Sakana, eta euskararen aldeko lasterketaren inguruan sortzen diren ekimen, jarduera eta egunean bertan egin beharrekoak antolatzeko batzarra deitu dute Uharte Arakilen, otsailaren 5ean, astelehena, 20:00etan, udaltxean.