Areto futbola

Aralar Mendik Ibararte aurkari

Guaixe 2024ko ots. 8a, 09:20

Hirugarren mailako hamabosgarren jardunaldian Zubiritik saria ekarri nahi du Uharte Arakilgo taldeak

Asteburuan ez zen Areto Futboleko Hirugarren Mailako Txapelketako jardunaldirik jokatu. Hamabosgarren jardunaldia asteburuan jokatuko da. Uharte Arakilgo Aralar Mendik Ibararte izango du aurkari otsailaren 9an, ostirala, 20:30ean Zubirin.

Hirugarren mailako liderra Antsoaingo Gazte Berriak taldea da (33 puntu). Aralar Mendi zortzigarren postuan dago (17 puntu) eta Ibararte, aldiz, hamaikagarren postuan dago (7 puntu). 

Emakumezkoen Lehen Senior mailan, Xotak atseden
Emakumezkoen Lehen Senior mailan aurreko asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu. Hamabosgarren jardunaldia dago jokoan, baina Xotak atseden jardunaldia du. Promesas taldea da liderra (35 puntu) eta Xota bosgarren da (13 puntu).