Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen otsailaren 9an Zubirin, Ibararte taldeari 6-7 irabazita. Partida oso lehiatua izan zen, eta bi taldeak parez pare ibili ziren. 2 eta 5 aurreratu zen Aralar Mendi, baina Ibarartek bosna berdindu eta 6 eta 5 aurreratu zen bigarren zatian. Uharte Arakilgo taldeak ez zuen etsi, eta partidako azken minutuetan seina berdintzea eta garaipenaren gola sartzea lortu zuen, meritu handiko garaipena lortuaz. Aritz Morgado, Jon Iribarren, Jorge Mariñelarena, Unax Trevejo (2), Mounir El Akkari eta Aimar Igoa izan ziren Aralar Mendiko golegileak.
Hirugarren mailako liderra Antsoaingo Gazte Berriak taldea da (36 puntu). Aralar Mendi seigarren postura igo da (20 puntu). Otsailaren 17an, larunbata, Aralar Mendik Olite taldea hartuko du Uharte Arakilgo kiroldegian, 19:30ean.
Lehen Senior mailan, Xotak atseden
Emakumezkoen Lehen Senior mailan Irurtzungo Xotak atseden jardunaldia zuen. Asteburu honetan ez da ligako jardunaldirik jokatuko. Otsailaren 24an, larunbata, Xotak Promesas EDF liderra (38 puntu) izango du aurkari. Errioxako Unibertsitateko kiroldegian. Xota sailkapenean bosgarren da (13 puntu).