Duela 25 urte...

Kintoak Uharten

Guaixe 2024ko ots. 20a, 11:32

Inauteriekin batera izan zen kinto ospakizuna

Uharten betidanik iraun duen ohitura bakarra kintoena zen, 60 urte baino gehiago zuena. Lehen 18 urte baino gehiagoko mutilek ospatzen zuten. Haiek arduratzen ziren festak antolatzeaz, eta kinto ospakizuneko larunbatean plazan musika jartzen zuten. Etxez etxekoan jatekoak biltzen zuten. 1999an kintoena 18 urteko neska-mutilen festa zen. Ospakizun egunetan etxeko arropa zaharrenekin eta ile ordeak jantzita ibiltzen ziren, eta etxez etxekoan dirua jasotzen zuten.