Areto futboleko Gizonezkoen hirugarren mailan hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Aralar Mendik sailkapenean azkena den Olite taldea hartu zuen Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan. Olite bikain hasi zen, eta uhartearrak ia konturatu gabe 9. minuturako 0 eta 3 aurreratu ziren Erriberrikoak. Aralar Mendikoak lasaitu ziren, euren martxan lanean hasi, eta Mikel Hermoso de Mendozak eta Youssef El Akkarik sartutako golei esker 2 eta 3 gerturatu ziren markagailuan, partidako lehian sartuz.
22. minutuan Olitek laugarren gola sartu zuen, baina berehala, hurrengo jokaldian, 3 eta 4-koa sartu zuen Jon Iribarrenek. Aralar Mendi modu guztietara partidari buelta ematen saiatu zen, baina Olitek ongi eutsi zuen, eta 3 puntuak Erriberrira eraman zituen.
Gazte Berriak taldea da Hirugarren mailako lider (39 puntu), bigarren den Garbayo Chivite Cintruenigo taldeari 3 puntu aterata (36 puntu). Eta hain zuzen ere otsailaren 23an, ostirala, Garbayo Chivite Cintruenigo taldearen kontra jokatuko du Aralar Mendik, 20:30ean, Cintruenigoko kiroldegian. Erriberakoek lidergoa dute jokoan, eta partida borrokatua aurreikusten da.