Txirrindularitza

Arrieta, Faun-Ardeche eta Faun-Drome klasikoetan bikain

Guaixe 2024ko ots. 26a, 11:40

Igor Arrieta, UAEko taldekideekin, tropel buruan. SPRINT CYCLING / UAE EMIRATES

UAE taldeko bere bi taldekideek irabazi zituzten klasikoak, eta talde lan bikaina egin zuen uharte arakildarrak

Igor Arrieta uharte arakildarrak (UAE Emirates) Faun-Ardèche Classic eta Faun-Drome klasikoetan parte hartu du asteburuan. Otsailaren 24an jokatutako Faun-Ardèche Classic klasikoan (168,6 km) lan itzela egin zuen UAE-k, fruitua izan zuena, Juan Ayuso valentziarrak garaipena lortu baitzuen, esprintean Romain Grégoire (Groupama-FDJ), Matthias Skjelmose (Lidl-Trek) eta Felix Gall (Decathlon AG2R) gaindituta. Lau segundora hamaika txirrindulariz osatutako sartu ziren, Igor Arrieta tartean. Uharte arakildarra hamargarren sailkatu zen, lau segundora.  

Hurrengo egunean jokatutako Faun-Drome Classic klasikoa (189 km) Marc Hirschik (UAE Emirates) irabazi zuen, eta bigarren Ayuso taldekidea izan zen, 3 segundora. Igor Arrieta 55 sartu zen, 5:45era.